Ikuslearen eguneko emanaldiak hasi dira sariak banatzen

Guaixe 2015eko otsailaren 12a

Maria Luisa Delfrade sariarekin.

Altsasuko kultur guneko ostegunetako zinema emanaldiek zinemarako sarrerak, Xurrut elkarteko tabernetan afariak eta Altsasuko Dendari Elkartearen 20 euroko baleak eskuratzeko bidea dira.

Altsasuko Iortia kultur guneak zinema ikuslearen eguna hartzen du ilbeltzaren 15etik. Ostegunero gaurkotasunezko filma hiru euroren truke ikusteko aukera dute ikusleek. Aste honetan Birdman filma ikusteko aukera izanen da. Zinemara joaten direnak, filma ikusteaz aparte astero zozketaren batean sartzeko aukera du. Batetik, Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) ikusleen artean 20 euroko balea zozketatzen du. Bestetik, Xurruteko tabernek bi astean behin zinemarako sarrerak zozketatuko dituzte eta hileko beste bi astetan afariak (zozketetan sartzeko zinema sarrerak erakutsi beharko dira).

Hala, pasa den astean Maria Luisa Delfrade Razkinek ADEren deskontu txartela eskuratu zuten. Zinemarako sarrerak Miriam Antolinek, David Barrenak eta Joseba Salegik eskuratu dituzte.