Neskatila pinpirin bat baserrian, eta baserritar bat operan; ezberdinak diren bi mundu elkarren ondoan, maila soziokultural ezberdineko bi lagun aurrez aurre. Ondoko hilobiko tipoa Begoña Bilbaok zuzendutako komedia jostagarria da. Aiora eta Pablo dira protagonistak. Lehena liraina, goxoa eta alarguna da; eta berekoia, burugogorra eta ezkongabea bestea. Bi gazte, bi mundu. Eta biak hilerrian elkartuko dira.
Txalo produkzioak ekoiztuta, Begoña Bilbaok zuzendu du komedia jostagarria. Bai Galartzak bai Garmendiak antzerki, telebista saio eta abarretan eskarmentu handikoak dira. Ondoko hilobiko tipoa antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa da (El tipo de la tunba de al lado) biek Altsasun emanen dutena.