Berako bakarlariak amerikar sustraiak dituen rocka ekarriko du etzi Altsasura. Gitarra-jole trebea, blues arima duten kantuak ahots urratuz eta sakonez ematen ditu. Astirtitan (Bonberenea Ekintzak, 2014) argitaratu berri duen lana aurkeztuko du Altsasun. Beste lau lan argitaratuak ditu. Baita Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere.