Santa Agedako atsedenaldiaren ondoren, Mank-ek antolatutako Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketetako 12. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasuko Dantzalekun. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.
12. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Urdiain – Kaixo
11:30ean: Tipi Tapa – Sutegi
11:30ean: Lagun Artea – Sayas
12:30ean: Txartel – Dantzaleku
12:30ean: Mediolanum – Arbizu