Otsailaren 18tik 22ra Munduko Pista Txirrindularitza Txapelketa jokatuko da Frantzian, Yvelineseko Saint Quentinen. Espainiako selekzionatzaileak Sergio Aliaga eta Juan Peralta nafarrak konbokatu ditu, taldekako abiadura proban aritzeko. Peralta banakako abiadura proban ere ariko da. Proban ez da Hodei Mazkiaran ariko. Altsasuarrak ilbeltzaren erdialdean erorikoa izan zuen Colombiako Calin jokatutako Munduko Kopako proba batean eta ordutik ez du bere ohiko maila berreskuratu. Udaberrira bitartean guztiz errekuperatzeko asmoa du altsasuarrak. Londongo Olinpiadetan aritu eta gero, Rio Janeiroko 2016ko Olinpiadetan aritzea da bere erronka.