Ikusle eguneko sarituak

Guaixe 2015eko otsailaren 19a

Zinema emanaldiak Fernando Iglesiasi saria eman dio.

Altsasuko Iortia kultur guneko ostegunetako 19:00etako zinema emanaldietara joateak sarien zozketan sartzen du ikuslea. Gaur Corazones de Acero filma emanen dute.

Ikuslearen eguna da osteguna Altsasuko Iortia kultur gunean. 3 euroren truke ikusleak gaurkotasuneko filma ikusteko aukera du. Eta zinema aretotik irtetean Xurrut elkarteko tabernaren batean trago bat hartzerakoan sarrera aurkezten badu, ikuslearen egunerako zinema sarrerak eskuratzeko aukera izanen du. Hala lortu dute Mª Luisa Delfradek, Karlos Retegik, Esperanza Anzizarrek, Joakina Zubiriak eta Izaskun Etxeberriak.

Aste batean sarrerak zozketatzen dira eta hurrengoan Altsasuko Dendarien Elkarteak emandako 20 euroko erosketa txartela. Hura elkarteko kide den dendaren batean gastatu behar da. Fernando Iglesiasek eskuratu du zozketatutako azken txartela.