Berdeago, Euskal ingurumen iraunkortasun azokaren hirugarren edizioa gaur hasi eta domekara bitartean eginen da Durangoko Landako Gunean. Azokaren helburua energia-eraginkortasunean, eraikuntza pasiboetan, hondakinen tratamendua eta mugikortasun jasangarrian dauden azken berrikuntzak erakustea da. Azokan izanen diren 56 enpresa eta erakundeen artean Altsasuko BioHuas Goierri SL enpresa dago. Eraikuntza material ekologikoak eskaintzen ditu, baita arlo horretan prestakuntza ere.