Kimuen Futbol 8 txapelketak apirilera arte atsedena

Guaixe 2015eko otsailaren 20a

Apirilaren 12an jokatuko da 13. jardunaldia

Kimuen Futbol 8 Txapelketak apirilaren 12ra bitartean atseden hartuko du. Orain arte 12 jardunaldi jokatu dira eta 13. Jardunaldia apirilaren 12an jokatuko da. Kimuen mailako 10 talde lehiatzen dira Mank-ek antolatutako txapelketan, ondokoak: Dantzaleku, Tipi Tapa, Kaixo, Lagun Artea, Arbizu, Txartel, Sayas, Mediolanum, Urdiain eta Sutegi. Helburua txikienen artean futbola sustatzea da.