Gaur epaitzekoak ziren Aitor Carrera donostiarra eta Edurne Martinez altsasuarra Donostiako Zigor Arloko 5. epaitegian. Duela bi urteko Donostiako aske gunean atxilotzeko agindua zuten sei gazte babesteko herri harresian parte hartu zuten biek. Ertzaintzak atxilotu eta agintearen kontrako atentatua leporatu zien. Martinezendako 15 hilabeteko espetxe zigorra eta isuna eskatzen dute.
Edurnerekin bat dinamikak jakinarazi duenez, epaiketa garilaren 2ra atzeratu da. Antza, Martinezen bi lekukoetako batek ezin zuen gaur epaiketara joan. Ondorioz, gaurko deituta zeuden mobilizazio guztiak bertan behera utzi du Edurnerekin bat dinamikak. Hala ere, “epaiketa politikoak eten arte” lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute dinamikatik. Esaterako, larunbatean babes argazkia eta bazkaria egin zituzten.