Aita Barandiaran egoitzako 36 plaza kontzertatuta

Guaixe 2015eko otsailaren 25a

Aita Barandiaran egoitza. Argazkia: zuhaitzendenbora.wordpress.com

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Aita Barandiaran adinduen egoitzako 36 plaza kontzertatzea adostu du. Horretara, lau milioi euro bideratuko ditu hurrengo lau urteetan. Kontzertua resideN programaren baitan egin du gobernuak. Haren bidez, besteak beste, plazak aldi baterako kontzertatu daitezke. Gainera, egoitzak gizarte bazterketa arriskua duten eta mendekotasunik ez duten adinduak eta 35 urte baino gehiago duten eta mendekotasun handia duten pertsonak ere har ditzake.