Zinematik sariarekin atera

Guaixe 2015eko otsailaren 26a

Luis Beraza Altsasuko Dendarien Elkartearen deskontu txartelaren irabazlea.

Horixe gertatu zitzaion aurreko ostegunean Izurdiagatik Altsasura zinema ikustera etorri zen Luis Berazari. Osteguneko Ikuslearen Eguneko filmaren ondoren Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) zozketatzen duen 20 euroko deskontu txartela eskuratu du.

Ostegunak Ikuslearen Eguna izendapena dute Altsasuko Iortia kultur gunean. Haietara joaten diren ikusleak ADEren edo Xurrut, Alde Zaharreko tabernarien elkarteak zozketatzen dituen sarreren zozketan parte hartu dezakete. Azken horretarako, zinematik atera ondoren elkarteko kide diren tabernetako baten batera joan behar da eta kontsumizioarekin batera sarrera erakutsi. Ostegun honetan Dios mío ¿pero qué te hemos hecho? film frantziarra ikusteko aukera izanen da.