Edinburgoko Korrikan parte-hartzeko bideoa egin dute

Guaixe 2015ko mar. 6a, 15:52

Xabier Martinez Leoz altsasuarrak bertan parte hartzen du.

Korrika munduko txoko guztietara heltzen da. Martxoaren 14an, esaterako, Edinburgon Korrika antolatuko dute bertan bizi diren euskaldunek. Horretarako bideo polita prestatu dute, Edinburgoko Korrikan parte-hartzera animatuz. Bideoa egiteko Trainspotting filmeko Edinburgoko ihesaldiko eszena famatuan oinarritu dira. “Choose life, choose the job, choose your friends… Choose euskera!” dio bideoak, Iggy Pop-en Lust For Life doinuetan oinarrituta. Xabier Martinez Leoz altsasuarra da bideoko protagonista nagusienetako bat.