Egitarau zabala Emakumeen Nazioarteko Egunaren kontura

Guaixe 2015ko mar. 6a, 11:03

Berdintasun politikak arriskuan, alerta morea leloa aukeratu du Altsasuko Udalaren Emakumearen Bilguneak Martxoaren 8ko programaziorako. Egitaraua atzo abiatu zen, autodefentsa ikastaroarekin. Dozena bat emakume ari dira parte hartzen. Etzi, Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, Altsasuko mugimendu feministak kontzentrazioa deitu du. Aldarrikapenak ospakizunari bide emanen dio ondoren.

Epea luzatuta
Martxoaren 14rako, goiz eta arratsaldez, sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan tailerra iragarrita dago. Eta hilaren 17 eta 18ko arratsaldeetarako, berriz, komunikazio ez sexista tailerra. Emakumearen Bilguneak antolatutako bi ikastaro horietan izena emateko epea astelehenera arte luzatu egin da. 948 564 823 telefonora hots egin behar da.  

Egitaraua
Martxoak 7, larunbata
18:00etan Autodefentsa: Errespetua lantzeko tailerra (lau saioetatik bigarrena).
Martxoak 8, igandea
13:00etan Eraiki dezagun bidea morea… gogoz! Kontzentrazioa udaletxe aurrean. Ondoren triki-poteoa.
18:00etan Imanak, lore-artea eta gorputz mugimendu tailerrak, Intxostia-punta gazte gunean.
20:00etan Emakumeak zinemara. Violette. Gonbidapenak ordubete lehenago.

Martxoak 11, asteazkena
18:00etan Literatura-hizketaldia: Txaro Berguéren Dominique liburua. Iortia kultur gunean.

Martxoak 12, osteguna
19:00etan Berdintasuna kirolean? Zer eta nola? Hizlaria: Ainhoa Azurmendi. Iortia kultur gunean.

Martxoak 14, larunbata
10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan tailerra. Aurretik izena eman.

Martxoak 15, igandea
12:00etan II. Lilasterketa.

Martxoak 17 eta 18, asteartea eta asteazkena
18:00etatik 20:00etara Komunikazio ez sexista lantzeko tailerra. Izena eman.

Martxoak 21, larunbata
20:00etan Ovarios verdes fritos. Detritus teatro.



Lazo moreak
Emakumearen Bilgunea Altsasuko denden bidez 3.000 lazo more banatzen ari da. Lazoak, Emakumearen Bilguneko ikastaroetan egin dituzte. Berdintasuna aldarrikatzeko keinua egitera gonbidatu dute.