Euskal dantzen ikuskizuna

Guaixe 2015eko martxoaren 6a

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

 

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan Iñaki Agirre Larraza irakaslearekin ikasten ari diren ikasleak izanen dira dantza jaialdiko protagonistak. Bost urtetatik dantzari helduak arte, 90 bat dantzari pasako dira eszenatokitik. Zortzi taldetan banatuta, bakoitzak bizpahiru dantza eskainiko ditu. Iortiara gerturatzen den dantza-zaleak Euskal Herri guztiko dantzekin gozatzeko aukera izanen du.