EHBilduk topaketa irekiak antolatu ditu

Guaixe 2015ko mar. 10a, 09:30

Bihar izanen da, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. Ingurumena, energia, etxebizitza, hirigintza eta birziklatzea aztertuko dituzte. 13an eta 14an izanen dira hurrengoak

Koalizioak hiru topaketa ireki antolatu ditu heldu den asterako. Galdera bati eman nahi diote erantzuna: Zer nolako Altsasu nahi dugu 2020rako?EHBilduk hurrengo sei urteetan 13 esparrutan eman beharreko urratsen inguruan hausnarketa irekia egin nahi du. Horregatik, altsasuarrak haietan parte hartzera deitu ditu. 

Altsasuko EHBildutik jakinarazi dutenez, parte-hartzea sustatzeko eta ideia ugari sorrarazteko metodologia berritzaileak erabiliko dituzte. Gaietako bakoitzean diagnostikoa eta aurrera begirako ekimen proposamenak landuko dira. Eztabaida errazteko, gai bakoitzeko oinarrizko materiala sarean eskuragai jarri dute.