Taberna kamara atzean zuzentzen

Guaixe 2015ko mar. 11a, 19:32

Apirilaren 25era bitartean Kanariar irletan eta Hego Euskal Herrian filmatzen ariko da Helena Taberna. Zinema zuzendari altsasuarrak Lucia Etxeberriaren El contenido del silencio liburuaren moldaketa eramanen du iruditara. Gidoia Tabernak berak eta Andres Martorellek eta Nacho Lopezek idatzi dute.

Sekta batean sartutako arreba desagertu da eta anaia haren bila hasiko da, arrebaren lagun onenaren laguntzaz. Pertsonaiak Jon Kortajarenak, Goya Toledok, Juana Acostak eta Daniel Graok jokatuko dituzte. Antzezleen artean ere Assunpta Serna, Ingrid Garcia Jonsson eta Xabier Elorriaga daude. Filmak 2,5 milioi euroko aurrekontua du eta Lamia eta Zentropa Berlin ekoizte-etxeen arteko elkarlana da. TVEk, ETBk, Kanaria Handiko Kabildoak eta Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko dute.