Gardenaren bidezko hiri paisaiak

Guaixe 2015ko mar. 11a, 19:55

Martxoaren 30era arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.

Iruñeko artistak biltzen dituen Gardena taldeak hiri paisaiekin erakusketa prestatu du. Iruñeko Gotorlekuan estrainekoz erakutsi ondoren Nafarroan barnako ibilbideari ekin dio erakusketak. Taldeko artistek hiri paisaia, bere arkitektura eta paisaia, hartu dute lehengai gisa euren sormen lanerako. Hala, Iortiatik pasatzen direnek olioa, akrilikoa, akuarela, eskultura… hainbat teknikarekin sortutako lanak ikusiko dituzte. 25 artista eta 36 artelan guztira.