EHBilduren topaketen segida

Guaixe 2015ko mar. 13a, 10:39

Altsasu 2020 Topaketa Irekiak herenegun abiarazi zituen EHBilduk. Aipatu urtean zer nolako Altsasun nahi den zehaztu nahi du koalizioak topaketa irekien bidez. Horretarako 13 arlotan diagnosiak egin, hausnartu eta aurrera begirako jarduerak zehaztu nahi dira. Eta horretara altsasuarrak gonbidatu dituzte EHBildutik. Gaur, 19:00etatik aurrera, Gure Etxea eraikinean hezkuntza, euskara, kultura, kirola izanen dira landuko diren gaiak. Bihar, berriz, toki berean 10:30etik aurrera enplegua eta garapena, gizarte zerbitzuak, osasuna, politika feminista eta sexu aniztasuna eta hirugarren adina izanen dira aztergaiak.