Guaixe.eus altsasuartzen

Guaixe 2015ko mar. 20a, 11:17

Astelehenean egindako saioan dozena erdi erakunde altsasuarretako bederatzi ordezkari elkartu ziren Iortia kultur gunean. www.guaixe.eus web orrian sakandarren parte hartzeari zabalik dagoen leihoa, Komunitatea, nola erabili ezagutu zuten. Eta aurrerantzean beraiek ere Altsasuz sarean euskaraz ariko dira.

Sakanako euskarazko plaza digitala
Horixe izan nahi du www.guaixe.eus web orriako Komunitatea atalak. Bierrik fundazioak sustatuta, edozein sakandarren eta ibarreko erakunderen parte hartzeari zabalik dago komunitatea. Komunitateko profilerako propio sor daitezke edukiak, edo aurretik martxan dagoen blog edo sare sozial batekin lotu daiteke Guaixe-eus-eko Komunitatea. Beti ere, euskaraz.

Bakarren batek bere herrian Guaixe.eus-en Komunitateari buruzko saioa hartzen interesa balu, bierrik@guaixe.net helbidera idatzi beharko luke.