Altsasuar bat PSNren parlamenturako zerrendan

Guaixe 2015eko martxoaren 24a

Eskubian Juan Miguel Perez Hurtado, Altsasun zinegotzi dena.

Larunbatean PSNren Eskualde Batzordearen zuzendaritzak Nafarroako Parlamenturako hauteskunde zerrenda onartu zuen. Maria Chivite buru duen zerrendak bozen %75eko babesa izan zuen. Nafarroako sozialisten idazkari nagusia bera da hautes-zerrendako burua. Juan Miguel Perez Hurtado altsasuarra zerrendaren 47. postuan joanen da. 39. postuan, bestalde, Altsasuko familia duen Burlatako PSNko zinegotzi Erkuden De la Vega Salegi dago.