Mintzodromo eguna gaur

Guaixe 2015ko mar. 26a, 08:58

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Foru plazan edo Gure Etxea eraikinean Mintzodromoa eginen da (eguraldiaren arabera).

Euskara plazara ateratzeko eta erabilera bulkatzeko elkargunea da Mintzodromoa. Helburua da jendea taldetxoetan elkartzea eta proposatutako gai bati buruz hizketatzea. Denbora tarte bat pasatu ondoren, taldeak desegin eta berriak sortuko dira. Mihia errazago dantza egin dezan merienda goxoa eta musika iragarri dituzte. Gurasoei haurrekin joateko gonbitea egin diete, haiendako ginkana, margoak eta bestelakoak prest dituztelako.