Dantza ikasleak musika ikasleen doinura

Guaixe 2015ko mar. 30a, 08:38

Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikuskizuna eskainiko dute gaur. Aurrenekoek jarritako doinura dantzan ariko dira bigarrenak. Hala, talde instrumentalak, eskolaniak eta gitarra taldea elkarrekin Axuri beltza eta Plazara doinuak joko dituzte eta dantzariek dantzatu. Txistu eta akordeoi ikasleek jotako Esku dantza eta Xan Petrike ere dantzatuko dituzte. Gaita taldearen doinura Paloteadoa dantzatuko dute ikasleek. Txantxo iantza, berriz, txistu eta akordeoi ikasleek joko dute.

Saxofoi, gitarra elektriko eta perkusio musika ikasleek elkarrekin Zazpi iauzi eta Lapurdiko makil dantza emanen dute. Pello Joxepe eta Polka pik dantzatzeko doinuak klarinete, zeharkako txirula eta piano ikasleen doinura emanen dira. Fanfarreak joko ditu dantzatuko diren Momotxorroen dantza, Agurra eta Txulalai. Eta fanfarreak eta gaita taldeak Pipaon emanen dute. Bukatzeko, fanfarrearen doinura Sorgin dantza, Lantzeko zortzikoa eta Bolant dantza eta Polka berria dantzatuko dituzte.