Juan Manuel Herrerok, Zapak, Don Alejandroren papera hartuko du; Mertxe Herrerak, berriz, Xiomararena. Tarima Beltza taldeko bi aktoreak Joseba Salegik idatzi duen La tecla rota gidoiaren irakurketa dramatizatua eginen dute. Zuzendari altsasuarrak narratzailearena egiteaz aparte, beharrezko azalpenak emanen ditu. Herenegun egin zuten gidoiaren irakurketa dramatizatuaren aurreneko saioa. Salegik interesatu guztiak Arakangoa tabernako jangelara joatera gonbidatu ditu. Gidoia, bestela, udal liburutegian dago eskuragarri.