Festak irailaren 11n hasiko dira

Guaixe 2015ko mar. 29a, 21:32
Eguerdi partean altsasuar ugari pasa dira Iortia kultur gunetik

Festen datari buruzko herri galdeketa egin da gaur eta altsasuarrek festak irailaren 11n, ostiralean, hastea erabaki dute. 16 urtetik gorako 6.393 altsasuarrek zuten boza emateko aukera (%23,26) eta 1.487k erabili dute. Haietatik 840k (%56,49) baiezkoa eman diote Ados zaude Altsasuko festek beti irailaren 14a eta asteburu bat (ostirala, larunbata eta igandea) hartzearekin? galderari. Ezezkoak 623 (%41,9) izan dira. Baliogabeak 14 (%0,94) eta txuriak 10 (%0,67) izan dira.

2009an egindako galdeketan 1776 boto izan ziren (%27); ezezkoak 1.436 eta baiezkoak 332.