Iortiako udaberriko abonuak salgai

Guaixe 2015ko mar. 31a, 19:34
Aukeran dantza taldeak Geltokia ikuskizuna ekarriko du apirilaren 11n.

Dantza, antzerki, musika emanaldi bana eta zinemarako sarrera bat 24 eurotan eskuratu daitezke.

Altsasuko Udaleko Kultura Sailak kultura altsasuar guztiei eskuragarri jartzeko asmoarekin, apirila eta maiatzerako abonamendua eskaini du. Txartela eskuratzen duenak Aukeran dantza taldearen Geltokia (apirilak 11), Iortia antzerki tailerraren No (apirilak 25) eta Kalakan taldearen Elementuak (maiatzak 30) ikuskizunez gozatzeko aukera izanen dute. Gainera, zinemarako sarrera bat eskuratuko dute. Guztia 24 euroren truke. Abonamenduak Iortia kultur gunean edo www.iortia.com web orrian eskuratu daitezke. Abonamenduan sartzen diren emanaldietarako sarrera solteak apirilaren 7tik aurrera salduko dira.  

Zinema
Iortia kultur guneko zinema emanaldietarako ere abonamenduak daude, hiru, bost eta zortzi filmetarako. 8 sarrerako bonuak 30 euro balio ditu (bi hilabeteko iraupena, gehienez bi sarrera filmeko). 5 sarrerako txartelak 20 euro balio ditu (hilabeteko iraupena, gehienez bi sarrera filmeko). Azkenik, 3 sarrerako txartela dago 12 euroren truke (hilabeteko iraupena, pertsonala). Horretaz aparte, Altsasuko Kultura Sailak ikasle eta langabetuei zinema sarreretan %20ko deskontua egiten die.