Udazkenari bi begirada

Guaixe 2015ko api. 2a, 12:12
Adela Sanchez eta Kiki Asensio

Kiki Asensiok eta Adela Sanchezek Igarotako udazkenak erakusketa mustu zuten atzo. Altsasuko Iortia kultur gunean. Apirilaren 30era arte izanen da ikusgai, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.

Argazkilaritzarekiko zaletasunak lotzen ditu Kiki Asensio eta Adela Sanchez. Lehenaren ogibidea ere bada. Zaletasunak bultzatuta, kamara aldean dutela, elkarrekin Urbasan pasiatzen izan dira aurreko hiru udazkenetan. Asensiok paisaiak erretratatzeko gogoko urtaroa du. Sanchezek, berriz, paisaiak landugabea zen eta “eta pinturari dagokionez aukera gehien duena dela uste dut, koloreagatik, testurengatik…”

Aurretik elkarrekin erakusketarik egin gabeak zien. Baina Sanchezek beste erakusketa bat egin nahi zuen. Bigarren udazkenean hasi ziren gaia aipatzen eta inpresio euskarri berriak probatzeko nahia bazuten ere. Argazkiak egin zituzten. Koadrorako eta argazkirako aukerak zituztenak zituzten. Aukeratu egin zituzten, ez da errepikapenik, eta erakusketarako prestatu dute.

Sormenaz
Haren arabera, “argazkilaritzak beste ikuspegi bat ematen dizu”. Sanchezek azken urtea eman du pintatzen. Detaileak, panoramikak… eraman ditu mihisera hainbat teknika erabiliz:  akrilikoak, olioak, mistoak, alkoholarekin, testurekin. “Udazkena gaiagatik ez balitz ez litzateke erakusketa homogeneoa izanen. Ikerketatik badu”.

Asensiok Urbasako eta Altsasuko arbolen eta paisaien argazkiak erakutsiko ditu. Argazkiak hainbat materialetan inprimatu ditu: txapa, txapa txuria, txapakumena, metakrilatoa eta ohiko papera. Argazkiaren tonuaren arabera material baten edo bestearen aldeko hautua egin du: “kolore biziak metakrilatoan eta txuriaren gainean, suabeagoak zilarrean. Ezberdina izateko eta berritzeko egin du bestelako euskarrien aldeko hautua argazkilariak.

Egileez
Sanchezek Salamancako arte eskolan ikasi zuen. Arte Ederrak ikasketak egin zituen. Eta arte pedagogiarenak gaineratu zizkion. Sakanako hainbat herritan eman ditu pintura eskolak eta egun Lakuntzan ematen segitzen du. Sagrado Corazon ikastetxeko plastika irakaslea da. Duela lau urte erakutsi zuen bere lana Iortian. Agurainen eta Donostian ere bere obra ikusteko aukera izan da.

Asensiok argazkilaritza ikasketak Bartzelonan egin zuen. Hango Euskal Etxean Etxarriko Mireiarekin erakusketa jarri zuten. Altsasuko azken Nafarroa Oinezen kontura erakusketa egin zuen. Altsasun argazki-denda du eta erakusleihoa da bere etengabeko erakusketa.