Udal hauteskundeetan aurkezteko abal bilketa

Guaixe 2015ko api. 6a, 10:21

Goazen Altsasu hautes-elkarteak hauteskundetara aurkezteko 100 sinadura jaso behar ditu.

Podemos Altsasu Ahal Dugu zirkuluak sustatu du Goazen Altsasu hautes-elkartea, maiatzaren 24ko udal-hauteskundeetara aurkezteko. Horretarako, Altsasun erroldatuta dauden 100 pertsonaren abalak edo sinadurak behar dituzte. Ekimena lagundu nahi duenak udaletxeko idazkariaren aurrean eman beharko ditu sinadura horiek eta nortasun agiria erakutsita. Sinadurak emateko epea asteartean zabalduko da eta apirilaren 17ra arte luzatuko da. 11:00etatik 13:00etara pasa beharko dira interesatuak udaletxetik. Apirilaren 8an eta 15ean 17:00etatik 19:00etara sinatzeko aukera izanen da ere.