Errepublika egunean mundu justuago baten alde egin duten gizon-emakumeak gogoan

Guaixe 2015ko api. 14a, 13:55

Lore eskaintzarekin langile batailoietan egon zirenei, haien senideei eta askatasunaren eta justiziaren alde borrokatu ziren ideia errepublikanoko eta ezkertiarreko pertsonak omendu dituzte.

Ezker Batuak deituta 25 bat pertsona elkartu dira langile batailoietan aritu zirenen omenezko oroigarrian. Duela 84 urte ezarritako Errepublika izan du gogoan Arturo Carreño Parra zinegotziak. “Hiru belaunaldi pasa dira ordutik eta egoera politikoa eta soziala erabat aldatu da. Ongizate estatua egunero nola desegiten ari den ikusten ari gara”. Horren ondorio direnak zerrendatu ditu: hezkuntzako, osasuneko eta gizarte eskubideen murrizketak, etxe kaleratzeak, langileen eskubideen galera, gazteen alde egitea, pobrezia mugan 10 milioi pertsona egotea, lanaren prekarietatea…

Carreñok egungo egoera Errepublika garaiarekin alderatu du: “ez du zerikusirik. Gobernuak hezkuntzaz, osasun publikoaz, guztiendako berdintasunezko gizarte eskubideez,  lurra lantzeko nekazal erreformaz eta beste hainbatez asko arduratu zen”.