Parkinsonari buruzko argibideak

Guaixe 2015ko api. 22a, 08:45

Gaur, 10:00etatik 13:00etara, azokan informazio mahaia egonen da eta 17:30ean mahai-ingurua osasun etxean

 

 

Parkinsonaren Eguna hilaren 11n izan zen. Nafarroako Parkinson Elkarteak, Anaparrek, hainbat ekitaldi antolatu ditu herrialdean barna. Parkinson gaitz neurodegeneratiboari buruzko informazioa zabaldu eta gaixoen gizarte inklusioa sustatzea izanen da Altsasun eginen diren bi jardueren helburua. Hala, goizean, azokan Parkinsonari buruzko informazioa zabaltzeko mahaia jarriko dute. Arratsaldean, berriz, gizarte langileek parte hartuko duten mahai ingurua izanen da osasun etxean. Anaparrek Parkinsona eta elkartea bera ezagutzeko gonbitea egin du.