Otsailaren 15ean jokatu zen Mank-ek antolatutako Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketetako 12. Jardunaldia, eta atsedenaldiaren ondoren, igandean itzuli zen topaketa, 13. Jardunaldiarekin. Igandean, hortaz, 14. Jardunaldia hartuko du Altsasuko Dantzalekuk. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.
14. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Urdiain – Tipi Tapa
11:30ean: Txartel – Sayas
11:30ean: Mediolanum – Kaixo
12:30ean: Arbizu – Dantzaleku
12:30ean: Lagun Artea – Sutegi