ONCE erakundearen Nafarroako ordezkaritzak III. Elkartasun Sariak eman berri ditu hainbat arlotan. Administrazio publikoaren arloan Altsasuko Udala izan da saritua. Gu geu gazte egitasmoaren bi ezaugarri nabarmendu ditu ONCEko epaimahaiak: zeharkakotasuna eta aisia inklusiorako motore gisa hartzeak. Ezgaitasunaren prebentziora, errehabilitaziora eta inklusiora, arlo guztietan irisgarritasun unibertsalera eta oztopoak kentzeko hainbat programen artean Altsasuko Udalarena izan da Nafarroako ONCEk nabarmendu duena.