Duatleta sakandarrak txukun Azkoitian

Guaixe 2015eko apirilaren 21a

Ander Agirrek irabazitako proban Javier Borrega 55.a sailkatu zen

Azkoitiak 16. Azkoitiko Duatloia hartu zuen larunbatean (9,9 km korrikan, 34 km bizikletan eta 4,5 km korrikan). Ander Agirre (1:46:27) eta Lourdes Oiartzabal (2:03:06) izan ziren txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko lau duatleta iritsi ziren helmugara, Javier Borrega buru zela. Altsasuarra 55.a izan zen helmugan (1:54:36). Isidro Asurabarrena 71.a sailkatu zen (1:55:36), Juan Luis Maiza 74.a (1:56:24) eta Juantxo Azurmendi 125.a (2:06:03).