Tailerreko koadernoak argitara

Guaixe 2015ko api. 22a, 17:03

Pintoreak idazle, idazleak marrazkilari. Artista liburuak, idazleen koadernoak erakusketa zabalduko da Donostiako Arteko galerian gaur, 20:00etan. Liburuaren Egunaren harira antolatutako erakusketa horretan artista plastikoen ahotsa hitz bihurtuta ikusteko aukera izanen da. Eta, aldi berean, idazleen ahotsa marrazkiak egiten. Azken batean tailerreko koadernoak dira erakusgai izanen direnak eta sortzailearen pentsamendua eta ideiak sortzeko bidea ezagutaraziko digute. Makina bat sortzailek erakutsiko dituzte euren liburuak. Tartean Dora Salazarrek Grace Kellyri eskainitako bat. Garagarrilaren 27ra arte izanen da ikusgai.