Kimuen Futbol 8 Topaketak

Maider Betelu Ganboa 2015ko api. 25a, 17:49

Igandean, 15. jardunaldia jokoan

Igandean, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Kimuen Futbol Txapelketako 15. jardunaldia hartuko du Altsasuko Dantzalekuk. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

15. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Dantzaleku – Urdiain
11:30ean: Tipi Tapa – Lagun Artea
11:30ean: Kaixo – Txartel
12:30ean: Sayas – Arbizu
12:30ean: Mediolanum – Sutegi