Azken bi legegintzaldietan UPNko zinegotzi izan den Francisco Javier Cerdanek konfiantzazko bere inguruan boto txuria eskatuko du. Halaxe jakinarazi dio Diario de Navarrari. Cerdanek jakinarazi duenez, astelehenean prentsaren bidez jakin zuen zein zen erregionalisten Altsasuko zerrenda burua. Horrek haserretu egin zuen, hainbatetan alderdiko buruei bere burua eskaini dielako eta ez diotelako erantzun. Cerdanen iritziz zuzendaritzaren erabakiaren atzean porlandegian erraustearen kontra duen jarrera eta barne hauteskundeetan Catalanen alde agertzea daude.