Etxerako egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2015ko api. 28a, 08:37
Lote bateko enborra lurrean zatitua.

Maiatzaren 15era arte zabalik dago etxeetarako egur lotea eskatzeko epea zabalik. 150 lote dira gutxi gorabehera udalak banatuko dituenak. Guztietan zuhaitzak zutik daude. Udaletik jakinarazi dutenez, Altsasuko familia unitate bakoitzak eskaera bana egin dezake. Udalak banatuko dituen egur loteak 4.000 kilo ingurukoak izanen dira. Haiek Martin Sagastin, Marmolazpiko pistan, Arbotonesen, Ameztian eta Basoitxin daude. 20 euroko tasazioa dute loteek. Bete beharrak betetzen dituzten altsasuarren artean udalak zozketan emanen ditu loteak.