Lan prekarietatearen salaketa

Guaixe 2015ko api. 28a, 16:17

Lan Osasunaren Eguna aukeratu dute Sakanako hainbat gaztek bizi duten lan prekarietatea salatzeko. Mutua Navarra enpresak Altsasun duen bulegoan “prekarietatea hiltzailea” zioen pintaketa egin dute eta odol hustutako langile baten irudia, panpin bat, utzi dute. Gazteek maiatzaren 1ean deituak dauden mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. Aldi berean, “Nafarroan erregimena kanporatzeko beharraren aurrean gazteria aktibatzeko deia luzatu dute”, maiatzaren 16ko Iruñeko manifestaziora deituz Sakanako gazteak.