Ailetz Lasa hirugarrena Altsasun

Guaixe 2015ko api. 29a, 08:52

38. Burunda Txirrindularitza Taldea Trofeoa Alfonso Gastonek eraman zuen

Larunbat arratsaldean kadeteen mailako 38. Burunda Txirrindularitza Taldea Trofeoa jokatu zen, 51 km-ko proba, Burunda aldean jokatu zena. Tartean Burundako Quesos Albeniz taldea eta Aralarreko Irabia lehiatu ziren. 46 txirrindularik osatu zuten proba ederra. Helmugara hirukote bat iritsi zen lehendabizi, eta norgehiagoka estua izan ondoren El Caserio Valsay taldeko Alfonso Gaston gailendu zitzaien Lizarrako Juan Riañori eta Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasari. Lasa ziordiarra lehen urteko kadeteen sailkapenean lehena izan zen. Taldeka Lizarra gailendu zen eta Quesos Albeniz bigarrena izan zen. Gastonek ere mendiko sailkapena irabazi zuen.

Sakandarrak 38. Burunda Trofeoan
1.Alfonso Gaston: 1:20:29
3.Ailetz Lasa (Q.Albeniz): 1:20:29
5.Josu Etxeberria (Q.Albeniz): 1:22:48
12.Hodei Zia (Q.Albeniz): 1:23:49
13.Beñat Etxezarreta (Irabia): 1:23:49
14.Oihan Vinagre (Q.Albeniz): 1:23:49
17.Iosu Jaka (Q.Albeniz): 1:23:49
29.Imanol Galarza (Irabia): 1:24:26
32.Jabier Mitxaus (Irabia): 1:24:26
33.Ander Rosado (Irabia): 1:25:03
41.Unai Lizarraga (Irabia): 1:26:59
46.Iker Cerviño (Irabia): 1:28:15

Alex Unzillaren erorikoa
Quesos Albeniz taldetik adierazi digutenez, asteburuan juniorrek bi proba zituzten Gipuzkoan. Ongi ibili ziren, baina, zoritxarrez, Alex Unzillak erorikoa izan zuen eta hospitaletik pasa behar izan zuen. Zorionez ez da ezer larririk baina denboraldi bat eman beharko du korritu gabe.
Bestalde, eskola mailakoek igandean eman zioten hasiera denboraldiari, Berriobeitin. Lan polita egin zuten Sakanako txirrindulariek.