Bertsolaritzan bidea egiten

Guaixe 2015ko api. 30a, 16:08

Txapeldunaren agurra, atzean saioko kideak dituela. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea

Zortzi bertsolarik jokatu zuten Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ostiralean, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Haien aretan Idoia Granizo eta Ekain Alegre izan ziren. Aitziber Grados ere han izan zen, baina ez zuen parte hartu. Neurtu zen zortzikotetik bigarren fasera lau pasa ziren eta Joanes Illarregi leitzarrak lortu zuen txapela janztea. Bera eta Maddalen Lopez lesakarra izanen dira garagarrilaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.