Margolanak eskolatik Iortiara

Guaixe 2015ko mai. 4a, 08:39

Gaurtik maiatzaren 17ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.

Koldo Arnanzen pintura tailerreko ikasleek Iortia kultur gunean euren sormen lanak erakutsiko dituzte heldu diren bi asteetan. Erakusketa bisitatzen dutenek denetariko teknika eta gaiak ikusiko ditu koadroetan. Haien egileak Uharte Arakil eta Araia bitarteko bospasei urteko neska-mutiletatik gizon-emakume adinduetara izanen dira.

Arnanzek azaldu digunez, txikiei eta helduei lehenik marrazketa erakusten die, bai arkatzarekin bai ikatzarekin. Hortik margotzera pasatzen dira. Txikienen kasuan akrilikoak, tenpera, argizariak erabiltzen dituzte. Helduetako batzuek marrazketarekin segitzen dute, ikatzak, grafitoak eta beste erabiliz. Pinturara pasatzen direnek pastelak, olioak, akrilikoak, akuarelak, luma-muturrak edota teknika mistoak erabiltzen dituzte.

Mustutzea
Gaur, 19:00etan. Bi kantarik parte hartuko dute.