Alde Zaharra festetan

Guaixe 2015ko mai. 1a, 12:13

Artisau azoka, Alde Zaharreko festak eta Dantzari Txiki Eguna. Hiruek bat eginen dute asteburuan jai egitarau osatua eskaintzeko. Gainera, domekan hasi eta irailaren 14ra arte, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera, eguerdiro altsasuar talde bat eliza dorrera igo eta ezkila errepikak eginen dituzte. Egun horretan Foru plazan 21 artisau postu ikusteko aukera izanen da.

Egitaraua
Maiatzak 1, ostirala
17:00etan Jolasak, puzgarria, txokolate jana, Foru plazan.
18:00etan Zirkoloretsuaren haur ikuskizuna, Foru plazan.
19:00etan Erregimena zapalduz alternatiba eraikiz manifestazioa.
21:30ean Herri afaria, gaztetxean.
22:30ean Desmedidas taldearen Emprendedora antzezlana, gaztetxean.

Maiatzak 2, larunbata
11:00etan Dantzari txikien elkarretaratzea, musika eskolan.
11:45ean Dantzari txikien kalejira, Burundar txistulariak eta Altsasuko erraldoiez lagunduta. Musika eskolatik abiatuta, geldialdiak: Zumalakarregi: San Joan, Iortia eta Foru plaza.
12:00etan Hamabitakoa gaztetxean. Ondoren triki-poteoa.
13:00etan Dantza emanaldia, Foru plazan.
15:00etan Herri bazkaria, Foru plazan.
16:30etik 17:30era Erromeria musika eskolako fanfarrearekin, Foru plazan.
17:00etatik 20:00etara Kalejira Malabanda txarangarekin.
19:00etan Zatoz, agur! Enrike Zelaiaren omenezko kontzertua, Burunda frontoian.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Nonahi taldearekin.
00:00etatik 3:00etara Danatzaldia Nonahi taldearekin.

Maiatzak 3, domeka
9:00etan Dianak Alde Zaharrean.
10:30etik 14:30era Artisau azoka eta taloak, Foru plazan.
11:00etan Lentzeria, ehoziri eta zeramika erakusketa, Gure Etxea eraikinean.
13:30ean Bildots zozketa.
17:30ean Ludoteka eta Gazte Txokoa plazara.
19:30ean Dantzaldia Sakaranga taldearekin, Foru plazan.
19:30ean Talco-ren kontzertua, gaztetxean.

Oharrak
Larunbatean, 12:00etatik 24:00etara, Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako izanen da.
Eguraldi txarra eginez gero aurreikusitako leku aldaketak: dantzari txikiak Zelandi kiroldegian, herri bazkaria Labaderon, artisau azoka Burunda frontoian eta gazte txokoa Intxostiapuntan.

Artisauak
Lentzeria eta ehoziri udal tailerrak;  Angel ardi-motzailea; Patxi Amillano gaztagilea; Concha Dieguez irulea; Javier Saralegi sokagilea; zura lantzeko eskola; Alejandro Rellan makila egilea; Carmelo Llena pilotagilea; Pedro Carrascon aulkigilea; Itziar Nazabal oihalean margoa; Brun forjariak; Ion Dufurrena kaikugilea; Iñaki Villanueva zurgina; Rodolfo Rivero uztarri egilea; Asier Crespo larru lanketa; Bixente Mitxelena meta egiten; Pedro A Lazkoz Marin hargina; Batuta birziklapen tailerra; Ramon Paniagua momotxorroak eta Esteban Zornoza maketagilea.

Talogileak: Tiscar Duran, Maite Ieregi; Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Idoia Ganuza, Mari Jose Elizalde, Petri Garcia, Belen Rubio eta J. Luis Fernandez.