Pintura CCOO, UGT eta bankuen egoitzen kontra

Alfredo Alvaro Igoa 2015ko mai. 4a, 15:13

Maiatzaren bateko goizaldean ezezagunek UGTk eta CCOOk Altsasun duten egoitzen kontra pintura bota zuten. Gauza bera egin zuten banku eta kutxen sukurtsaletan.

Altsasuko Geroa Bairen Herriguneak erasoengatik “erabateko gaitzespena” azaldu du. Geroa Baitik azaldu dutenez, “adierazpen askatasunaren aldekoak gara, erabat. Hala ere, horixe modu zibikoan aldarrikatzearen aldekoak gara, eta inolaz ere ez gisa honetako ekintza onartezinen bidez”. Halako gertakariek “erasotutako eraikinetako bizilagunez aparte”, altsasuar guztiak “galtzaile” egiten dituela adierazi du koalizioak, “Altsasuren irudia zipriztintzen eta zikintzen baita”. Geroa Bai Altsasuren alde lanean “errespetuz aritzearen alde” agertu da.

PSNk erasoak gaitzetsi egin ditu eta “ideiak era baketsu eta demokratikoa defendatzen dituzten bi sindikatuekiko errespetua” eskatu du. Elkarbizitzaren oinarria “errespetua” dela eta halakorik ez dutenek “aniztasuna zer den ez dutela ulertzen erakusten dute”. Maiatzaren lehenak “adierazpen askatasunetik jardunaldi aldarrikatzailea” izan beharko litzatekeela adierazi dute sozialistek.