Benjumea 38.a Bermeon

Guaixe 2015ko mai. 5a, 10:12

257 duatleten artean Jon Unanuek irabazi zuen proba

Larunbatean 38. Bermeoko Campos Duatloia-Rafa Memoriala jokatu zen (0,750 m igeriketan, 24 km bizikletan eta 5 km korrikan). 257 duatletek osatu zuten proba eta Jon Unanue (1:13:45) eta Tamsyn Moana-Veale (1:22:02) izan ziren irabazleak. Saltoki Trikideak taldeko Felix Benjumea altsasuarra 38.a iritsi zen helmugara (1:22:13).