Dantza campusa Altsasun

Guaixe 2015ko mai. 7a, 12:09

Garilaren 12tik 19ra izanen da, 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta.

Udara dantzan campusa martxan jarri dute hiru ekintzailek. Altsasun eginen den kanpaldi batek hartuko du campusa. Aste batez, haur eta gazteek dantzaren bidez esploratu, ikasi, sortu eta adierazten ikasteko espazio bat izanen dute. Beti ere, dantzari bakoitzaren estiloa errespetatuz baina, aldi berean, dantza estilo ezberdinetako koreografiak ikasiz (klasikoa, flamenkoa, modernoa, jazza, garaikidea…).

Izena ematen dutenak, goizez Irantzu Gonzalez dantza irakasle altsasuarraren eta beste dantza irakasle batzuen esanetara ariko dira. Bazkaldu ondoren entseguetarako ordu bat izanen da. Arratsaldean, berriz, tailerrak eta irteerak eginen dituzte. Ohera joan aurretik ere parte-hartzaileendako jolasak eta bestelakoak programatuak dituzte.
 
Informazio gehiago:
634269508
udarandantzan@gmail.com
udarandantzan.wordpress.com