Altsasuko jubenilak eta haurrak lehen mailara igotzeko borrokan

Guaixe 2015ko mai. 7a, 18:04

2. mailatik lehen mailara igotzeko fasean lehian ari dira

Altsasu Kirol Elkarteko jubenilak eta haurrak zoriontzeko moduan daude, bigarren mailatik lehen mailara igotzeko igoera fasean murgilduta baitaude.  

Jubenilen 2. mailako liga Doneztebek irabazi zuen (68 puntu). Altsasu izan zen bigarrena, 4 puntura (64 puntu) eta Etxarri 8.a (34 puntu). Horrela, lehen mailako igoera fasea jokatzeko sailkatu ziren altsasuarrak. Igandean Zizurren jokatuko dute, Ardoi taldearen kontra.

Haurren 2. mailan Gazte Berriak gailendu zen. Altsasu 3.a sailkatu zen, Etxarri 20.a eta Lagun Artea 23.a. Altsasu lehen mailara igotzeko  sailkatu zen. Larunbatean Altsasuk Itaroa Huarte hartuko du, 11:30ean, Dantzalekun. Bestalde, haurren lehen mailan Altsasuk Lezkairuren kontra jokatuko du igandean, 16:45ean, Dantzalekun.
Lehen mailan dabiltzan kadeteei dagokienez, Altsasuk San Juanen kontra jokatuko du larunbatean, 16:45ean, Dantzalekun.

Bestalde, asteaburu honetan kadeteen bigarren mailako Etxarri taldeak Erriberriren kontra jokatuko du Nafar Kirol Jolasen Kopako final zortzirenetako joaneko partida.