Urtzi tabernari 25 urteurreneko aitortza

Guaixe 2015eko maiatzaren 7a

Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak, ANAPEH, 25 urtez elkarteko kide diren bazkideak omendu zituen atzo. Aitortza jaso zuen tabernen artean Altsasuko Foru plazan dagoen Urtzi taberna dago. Elkarteko zuzendaritzako kideek Jose Migeli eta Anari oroigarri gisa plaka bat eman zieten.