Marrazoa tartean duen antzerki musikala

Guaixe 2015ko mai. 8a, 18:36

Domekan, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Ene Kantak taldeak haurrendako euskarazko kantu berriak eta freskoak sortzen hasi zen. Kantuak ikuskizunera eramatea izan zen hurrengo urratsa. Euskalerria Irratiaren alde argitaratutako diskoan du oinarria Oneka marrazoa antzerki musikala.

Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria da... Eneko eta Nere kezkatuta daude, ezin baitute gehien gustatzen zaien jolasean aritu: putzuetan saltatzea. Liburu magikoa hartuta uraren bila joanen dira: baina... lortuko al dute? Oneka marrazoak lagunduko al die?

Fitxa
Zuzendaria: Urko Oskoz
Aktoreak: Urko Oskoz, Oiane Yarza, Uxue Rodriguez, Aitziber Fernandez, Xabi R. Akerreta