Musika eta dantza eskolan matrikula zabaltzear

Guaixe 2015eko maiatzaren 11

Gaur zabalduko du Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolak heldu den ikasturterako matrikula epea, hilaren 25era arte zabalik egonen dena. Euskal dantza ikasketekin batera musika adar ofizialean eta ez-ofizialean izena emateko aukera izanen dute interesatuek. Izena eman edo informazioa nahi duenak eskolako egoitzatik pasa daiteke (astelehenetik ostegunera 15:00etatik 20:00etara edo ostiraletan 9:00etatik 14:00etara) edo 948 564 581 telefonora hots egin.

Musika ikasketa eskaintza: txistua, gaita, alboka, eskusoinua, trikitixa, klarinetea, biolina, gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, tronboia, bonbardinoa, tuba, saxofoia, zeharkako txirula eta kantua.