Buelta da G2A

Guaixe 2015ko mai. 8a, 10:29

Intxostiapunta gazte txokoa ekitaldiz beteko du prestatutako egitarauak.

Intxostiapunta gazte txokotik pasatzen diren gazteek ez dute aspertzeko betarik izanen hurrengo egunetan. Gazte 2 Aste (G2A) egitaraua ekitaldi ugari jaso ditu haiei begira. Azken eguneko mus txapelketa eta afaria salbu, guztiak doan direla jakinarazi du Gazteria Sailak.

Egitaraua
Maiatzak 8, ostirala
17:30ean Programaren aurkezpena.
18:00etan Patata tortilla lehiaketa.
21:00etan Ping-pong, futbolin eta billar txapelketak.

Maiatzak 9, larunbata
17:00etan Mural margotzea, Itziar Nazabalek lagunduta.

Maiatzak 10, domeka
17:30ean 3x3 saskibaloia.
18:00etan Sukaldaritza.

Maiatzak 11, astelehena
19:00etan Hermosa juventud filma eta foruma, Iortian.

Maiatzak 14, osteguna
18:00etan Dantza erritmikoa eta yoseikan budo.

Maiatzak 15, ostirala
19:00etan Iñaki eta Joneren kontzertua.

Maiatzak 16, larunbata
17:30ean Mus txapelketa, 16 urtetik gorakoendako. 5 euro bikoteko.
21:30ean Afaria.
23:00etan Garabatos taldearen kontzertua.