Antzerkira joan eta sariarekin atera

Guaixe 2015ko mai. 11a, 13:00
Ana Jesus Ruiz de Alegria sariarekin.

Altsasuko Amateur Antzerki Zikloa larunbatean hasi zen Kilkarrak antzerki taldearen Uda-gau bateko ametsa obrarekin. Zikloko emanaldi bakoitzaren ondoren Tarima Beltzak Altsasuko Dendarien Elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartela eta Xurrut, Alde Zaharreko tabernen elkarteak emandako ardo botilak zozketatzen ditu. Aurreneko antzezlaneko saria Ana Jesus Ruiz Alegriarendako izan zen.

Larunbatean, 20:00etan, Puntido Teatrok El gran teatro del mundo antzezlana eskainiko du.Funtzioaren ondoren, berriro ere zozketa eginen da.